1 / 7

ELORZ IBAIA

ELORZ IBAIA. 4. Proba. 4. Proba. 1. IBAIAREN DESKRIBAPENA. 4. Proba.

faxon
Download Presentation

ELORZ IBAIA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. ELORZ IBAIA 4. Proba

  2. 4. Proba

  3. 1. IBAIAREN DESKRIBAPENA 4. Proba Elorz ibaia Lotiko mendatearen mendebaldean sortzen da. Ibai honek 35 km-ko luzera du eta 282 km2-ko arroa osatzen du. Elorz ibaia Sadar ibaiarekin(eskuinaldean duen adar nagusietako bat) elkartzen da Etxabakoitzen, hain zuzen ere Etxabakoitz zubiaren atzealdean. Elorz ibaia nekazaritza lurrak dituen lekuetatik igarotzen da batik bat, Zizur inguruan. Baina, Eskiroz eta Noain inguruan gaur egun industria gune asko egiten ari dira, eta ibaiari kalte asko egiten dio. Behe-ibilguaren zati batean(Zizur Txikian), hodi bat eraiki dute autopistaraino eraman dutena.Honek inguruko herrietako ur zikinak biltzen ditu,Arazuriko araztegira eramateko.Hodi horrek laguntzen du ibaia garbi egotea.Hodia babesteko, behe-ibilguan, hormigoizko pareta bat eraiki dute, eta horrek ibaian kalte asko eragiten du,izan ere, ibaiari ertz bat kentzen dio. Ondorioz, ibaian bizi diren bizidunak(igelak,arrainak...) bakarrik ibaiaren beste ertzean egon daitezke.Paretak ibaiari ez desbideratzen laguntzen dio. Baina hau ez dagoen leku batzuetan ibaia desbideratu egin zen, egindako zubiaren eta errepideen ondorioz. Donapeara iritsi baino pixka bat lehentxeago, zubiaren parean, ura kudeatzeko instalazio txiki bat dago.

  4. 2. KOKATU ZUEN IBAIA 4. Proba Iruñerriaren hegoaldean dagoen Taxoare izeneko mendian dauka sorburua Elorz ibaia. San Fermin Ikastolaren ondotik eta Noainetik aurrerago dagoen zatia aztertu dugu, errepidea eta tren-bidearen ondoan. Zati hori behe ibilgua da, ez bai zeukan ez maldarik ez ur-lasterrik. Ibai honen ibilbidea jarraituz gero, Arga izeneko ibaian isurtzen ditu bere urak Sadar ibaiarekin batera. Aurrerago Argak Ebro izeneko ibai zabalean isurtzen ditu urak eta hau azkenik Mediterraneo itsasora itsasoratzen ditu urak. Neguaren bukaeran gaudenez, Elorz ibaiak inguruetako mendietan urtu beharko lukeen elurraren ura doa baina aurten elur asko egin ez duenez egun hauetako euriaren araberakoa da emaria, eraman zezakeen emariaren bi heren eramanez 1,5mko sakonerarekin eta 4-5mko zabalera lortuz. Inguruko flora ez dago oso kutsatua tren eta kotxeen ondoan egon arren. Baina bai egon da gizakiaren eragina ibai honen ertzetan eta inguruetan; zubiak, errepideak, poste elektrikoak..bai daude. Hala ere ibaiaren ura garbia eta gardena da nahiz eta zikinkeria daraman.

  5. 3. IKUSIZKO AZTERKETA 4. Proba Elorz ibaian gizakiaren eragin negatiboa arazorik gabe ikusten da. Alde batetik, ibaiaren ertza batean hormigoizko pareta bat dago, ibaiaren eremu naturala asko eraldatuz. Beste ibaiertzean plastiko ugari daude eta lehen ibaian bertan isurtzen ziren herriko hondakin urak. Guzti hau arren, ibaiko uran ez dago olio edo koiperen arrastorik eta aparrak bakarrik ibaiko salto txikietan sortzen dira, gainera, inguruan ez dago kiratsik. Errekan ez dira arrain hilak ikusten, bizirik ezta ere, baina autopista baten ondoan dagoela kontuan harturik, egoera nahiko onargarria da, baino modu guztietan zikina dago Elorz ibaia.

  6. 4. BIZITZARIK? 4. Proba Hasteko,flora aipatzen hasiko gara: Ibai honetan,Elorz,Landaredia ugari da,batez ere ibai-ertzetan. Bertan zuhaiska, zuhaitzak eta sasiak daude. Gehiena lehorra dago, zimelduta, hala ere, sasiak loretan daude. Sakontasun txikiko lekuetan, belar horiak eta lehorrak daude. Ibaiko uretan sartuta zenbait zuhaitzen sustraiak daude sartuta, eta adar batzuek ura ukitzen dute.Adar horiek biribilduta daude. Ibaien sakonera handienean, erdialdean,zenbait landare daude, uretan erdi sartuta, eta oso altuak dira. Landare hauek talde txikitan bilduta daude. Beste landare batzuk ertzean daude,harri batean. Hauek, txikiagoak eta lodiagoak dira erdialdekoak baino, sendoagoak eta gogorragoak dira. Oso baxuak dira, eta punta bakarrik ateratzen da kanpoaldera. Ez dira landare asko ikusten ur azpian, harri gainean dauden landare batzuk besterik ez. Honetaz gain, azaleran dagoen harrian goroldioa pilatzen da. Gainazalean dauden zuhaitzei,hostoak botatzen dituzte, hosto asko erortzen zaizkie eta lehortuak daude. Beste leku batzuetan kardoa dago eta pixka bat urrutiago,pinuak. Bukatzeko,fauna aipatuko dugu: Ez dago animalien aztarna handirik, baina intsektu asko daude; Aipagarrienak eltxoak dira.Intsektu hegalari asko daude. Prozesionariak ere daude,harrak,pinuetan bilduta daude. Hegaztiak aurkitu ditzakegu hemen,txuri beltzak daude.Txori beltz bat bakarrik ikusi dugu,baina txori kaka ikusi dugunez,txori gehiago daudela ondorioztatzen dugu.Erleak eta erlastarrak ere badaude eta araknido batzuk ikusi ditugu:armiarmak. Armiarma hauen sareak oso disimulatuak daude, oso txikiak dira, baina ala ere, armiarma baten harrapakina ikusi dugu. Bertan dauden armiarmak ertainak dira, gris kolorekoak. Ba dira armiarma txikiak ere,beltzak direnak. Ugaztun txikiak ere ba daude, esaterako saguak eta arratoiak,baina hauek batez ere gauean ateratzen dira. Ibaitik gertu aireportu bat dago.Honen eta gizakiak ibaira botatako zikinkeriaren ondorioz, fauna txikiagoa egiten doa,pixkanaka.Esaterako,ezin izan ditugu arrainak ikusi.

  7. 5. HAUSNARKETA 4. Proba Ibai hau, Taxoare mendian dauka bere iturburua. Argara iritsi haurretik, Eskirotz eta Zizur Txikiko ingurutik pasatzen da. Guk, behe-ibilgua aztertu dugu. Neguaren bukaeran gaude, beraz elurra urtzen ari da, eta euria kontutan hartuta, ibaiak eraman zezakeen ur emariaren %90ean dago. Uretako animaliarik ez ditugunez ikusi, ondorioztatu dugu, ura gardena egon arren, oso garbia ez dagoela. Hala ere, esan beharra dago, zikinagoa egon zezakeela, Iruneko mankomunitateak sortzen ditugun hondakin guztiak ibaira botako bazituen. Hori ez gertatzeko, hormigoizko ertz artifizial bat jarri dute, hortik ur zikina daramaten duten hodiak pasatzeko. Animali handirik (suge, sagu...) ez ditugu ikusi, negua denez, gehienak hibernatzen daudelako, baina intsektuak badaude, adibidez inguruko pinuetan bizi diren arrak. Ingurunea ez da oso naturala, gizakiak egindako hainbat poste elektriko daudelako eta errepidea eta trenbidea hurbiletik pasatzen direlako.

More Related