150 likes | 301 Views
BIDERAKO SALMOA. Zuri agertzen dizkizut, Jauna, nire gogoa eta ahalegina, Zugan dut, Jauna, nik uste on, badakidalako maite nauzuna. Zugan dut uste on, aprobaldian ez dagidala nekatuta atzera egin. Zure graziak gehiago egin dezala beti nigan. Nik beti Zugan itxaro dut.
E N D
Zuri agertzen dizkizut, Jauna, nire gogoa eta ahalegina, Zugan dut, Jauna, nik uste on, badakidalako maite nauzuna. Zugan dut uste on, aprobaldian ez dagidala nekatuta atzera egin.
Zure graziak gehiago egin dezala beti nigan. Nik beti Zugan itxaro dut. Ondo dakit ez diozula huts egiten Zugan itxaroten duenari.
Erakuts iezadazu, Jauna, zure bideak; erakutsi zure bidezidorrak. Eraman nazazu zure egi-bidetik eta argitu.
Zabal bitez nire bizitzan bake eta onbideak, justiziazko eta askatasunezko bideak; anaitasun eta zerbitzu-bide zidorrak.
Oroi zaitez zure errukiaz, Jauna, oroitu zure maitasunaz, betikoak dira-ta. Ez ekarri gogora nire bekatuak. Oroi zaitez nitaz zure maitasunean, Jauna, zure ontasunean.
Ona eta zuzena zera, Jauna, bidegalduei onbidea erakusten diezu. Apalak zuzenbidez daramatzazu; erakusten diezu apalei zure bidea.
Zure bide guztiak grazia eta leialtasuna.
Zure izenagatik, Jauna, barkatu nire gaiztakeria. Zurekin zintzoa naizenean, Jauna, Zuk erakusten didazu bide zuzena. Horrela pozik biziko naiz, eta zure dohainez aberastuko nauzu.
Zu, Jauna, nirekin fidatzen zera eta beti itxaroten didazu. Zuk, Jauna, benetan zure laguntzat hartu nahi nauzu.
Nire begiok Jaunagan beti, nire katigukeri eta loturetatik Zuk askatu nozu-ta. Begira niri eta nitaz erruki, bakarrik eta errukarri bainago.
Arindu bihotz larri hau, atera nazazu estualdi hauetatik. Ikusi nire zoritxarra eta nekea, eta barkatu nire hoben guztiak.
Jauna, zaindu nire bizia eta onez atera nazazu. Atera nadila neure koba-zulotik, eta Zureganantz joan nadila, eta ez nadila lotsatu Zugana bildu izanaz.
Erakutsi zure bideak, Jauna, nire BIDE zu baitzara. Egi-bidetik eraman nazazu, gizakiaren EGIA Zu baitzara. Nire baitan dudan bizi-iturburua biziarazi egizu, den guztiaren BIZIA Zu baitzara.