1 / 14

ZER DA GIDA HAU?

ZER DA GIDA HAU?. Gida honen helburu nagusia gurasoei laguntza eskaintzea da. Hau da, egoera konkretu batetik, eskola porrotatik hain zuzen ere, ateratzeko edo prebenitzeko zer egin behar duten.

guri
Download Presentation

ZER DA GIDA HAU?

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. ZER DA GIDA HAU? • Gida honen helburu nagusia gurasoei laguntza eskaintzea da. Hau da, egoera konkretu batetik, eskola porrotatik hain zuzen ere, ateratzeko edo prebenitzeko zer egin behar duten. Gida honetan aurkituko dituzue jarduera errazak zuen seme-alabak laguntzeko eta batzuetan hausnarketa pertsonala bultzatzeko eta jarrera aldatzeko. Oso erraz duzue gida erabiltzeko, gidan zehar galdera batzuk izango dituzue eta ondoren erantzunak jasoko dituzue modu erraz batean eta adibide argiekin. Pentsatu behar duzue zuek, gurasook, zuen seme-alaben laguntzarik edo euskarririk handiena zaretela. Eta edozertarako, hor egon behar zaretela laguntza eskainiz. Argibide hauek eman ondoren, goaz ba harira!

  2. MENUA IRTEN 1- Zer da eskola porrota? 2- Nora joan naiteke laguntza eske? 3- Zer ohartarazten dit nire seme-alabak eskola porrotean erortzeko arriskuan daudela? 4- Zer egin dezaket nire seme-alabaren eskola porrota prebenitzeko? 5- Gurasoentzako aholku praktikoak 6- Erreferentzia bibliografikoak

  3. 1- Zer da eskola porrota? • Kontzeptu honen definizioa dela eta ez dela, ez gara batere nahastuko. Hau da, eskola porrotan aurkituko gara gure seme-alabak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako minimoak betetzen ez dituenean eta titulua ez eskuratzeko arriskuan dagoenean. Normalean gainditzen ez duenean eta ez ikasgai bat, ez! Zazpi edo zortzi ez duenean gainditzen, adibidez. Honegatik oso garrantzitsua da tutorearekin harremanetan egotea. Ikasketekiko motibazio eza eta klasera ez joateak eskola porrotaren inguruan daude. Azken finean, gure seme-alabari ez ohiko den zerbait nabaritzen diogu eta normalean eskolarekin, etxeko lanekin edo ikaskide/irakasleekin harremanean datza.

  4. 2-Nora joannaitekelaguntzaeske? • Gida hau nahiz eta oso lagungarria izan, ez ditu miraririk egiten. Gure ustez, gida honek guraso guztientzako baliagarria da, nahiz eta seme-alabak eskola porrotaren zailtasunak ez izan. Gida irakurri ondoren, uste baduzu zure seme-alaba eskola porrotean erortzeko arriskua daukala edo arazoan sartuta dagoela, beti ere gomendatzen dugu eskolako ORIENTAZIO DEPARTAMENDUArekin harremanetan jartzea.

  5. 3- Zerk ohartarazten nau nire seme-alaba eskola porrotean erortzeko arriskuan dagoela? • Egoera zailak erraz nabarmentzen dira, eguneroko bizitza ez doa nahi bezala eta etxeko dinamika ona apurtzen da. Horrelakoetan, zerbait arraro gertatzen den susmoa daukagu. Eskola porrotean gauza bera gertatzen da, jarraian izendatuko ditugun ezaugarriak gure seme-alaban nabarmentzen baditugu LARRITZEKO unea izango da. Hau da, LAGUNTZA ESKATZEKO unea.

  6. Nire semeak edo alabak nota txarrak eskuratu ditu hasierako ebaluaketan. • Nire semeak edo alabak ez du erabiltzen eskola agendarik, gainera bere motxila eta koadernoak izugarrizko anabasa dira. • Nire semeak edo alabak lehenengo edota bigarren ebaluazioa ez du gainditu. • Nire semeak edo alabak klasera asko falta da. • Nire semeak edo alabak beherakada nabaria izan du ebaluaketa honetan. • Nire semeak edo alabak kurtsoa gainditzen du baina hiru edo ikasgai gehiagorekin suspendituta. • Nire semeak edo alabak kurtsoa errepikatu behar du. • Nire semeak edo alabak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasten ez du jarraitu nahi.

  7. 4- Zer egin dezaket nire seme-alabaren eskola porrota prebenitzeko? Oso garrantzitsua da gurasoen seme-alabekiko jarrera positiboa. Gurasoek laguntzeko modu ezberdinak dituzte, ondorengo zerrendan sailkatuko ditugu garrantzitsuenak: • Irakurketa: Gure semeak edo alabak irakurri egin behar du. Bakarrik edo gurasoekin baina irakurketa oso garrantzitsua da. Ohituta ez badago, egunero hamar minutu irakurriko dugu berarekin eta gustukoak dituen irakurketak eskainiko dizkiegu. • Eskolako etxeko-lanengatik interesa: Gure semearen edo alabaren etxeko lanetan lagundu, animatu eta gainbegiratu behar ditugu. Oso garrantzitsua da oporraldietan eskolako ekintzak egiten jarraitzea. Honek ez du esan nahi aisialdirako betarik ez duela izan behar, hauxe ere oso garrantzitsua baita bere garapenerako.

  8. Irizpide komunak eta ordutegi antolatuak: Tutoreak eta gurasoak koordinatuta egon behar dira, giro seguru eta egonkor bat eskainiz. Lan orduak eta aisialdi orduak oso ondo finkatuta eta antolatuta egon behar dira. • Exijentzia, maitasuna eta negoziazioa: Aurreko hitzen oreka bilatu behar da. Haurrek dituzten adinerako ardurak eta maitasuna eman behar diegu. Eta adin horretarako hartu beharreko erabakiak gai izan behar dira, baina gurasoekin negoziatuz. • Interesaren sustapena: Guraso eta irakasleen aldetik motibazioa behar da. Ikaslea motibatu behar dute, kontutan hartu beharko dira ikasleari gustatzen zaizkion gaiak, ikasleak dituen zaletasunak, gaitasunak, trebetasunak … Azken finean, ikasten dibertitzen ikasi.

  9. 5- Gurasoentzako aholku praktikoak • Eguneroko hartu-emanetan: • Zure seme-alaba bakarra da, hau da, ez egin konparaziorik. • Eredu izan: Ikasleak zer ikusi, hura ikasi. Hau da, etxean irakurketa bultzatu, kulturaz interesatu eta museoetara joan. • Bere adineko ardurak eta erabakiak hartzen utzi. • Gurasoek irtenbidea bilatzeko, egoera onartu behar dute. • Bere egoera ulertu(adina, aldaketa biologiko eta fisikoak …). Gurasoen gertutasuna sentitu behar du. • Erakutsi maite duzula, ez bere arrakastengatik baizik eta beragatik. Esfortzuak egiten dituelako, ahalegintzen delako … • Konfiantza indartu. Gogoak kutsatzen dira.

  10. Ikasketen aurrean: • Eskolan sortzen diren zailtasunetaz hitz egin eta zure laguntza eskaini.Adibidez, matematiketan arazoak dituzu? Elkarrekin egingo ditugu?(Ez eman inoiz erantzunak). • Helburu errealak jarri. Adibidez, Lehenengo hiruhilabetean zortzi ikasgai suspenditu baditu, hurrengoan ez ditu guztiak gaindituko. Lau usten baditu oso ondo egongo da. • Ikas-prozesu osoa baloratu, ez bakarrik amaieran. Adibidez, etxeko lanak egiten baditu eta ondo gainera, zoriondu! • Irakasle, tutore eta orokorrean ikastolarekin etengabeko harremanetan egon. Interesa erakutsi! Adibidez, bileretara joan, ekintzetara eta telefonoz kontaktatu. • Zure seme-alaba ez da bakarrik ikasle bat, haurra da. Honegatik, disfrutatu behar du. • Arrakastak, nahiz eta minimoak izan, zoriondu eta porrotetan, animatu lan gehiago egitera. Adibidez, azterketa batean laukoa atera du. Ez larritu, laukoa, pixka bat gehiago ikasita, bostekoa bihurtzen da. • Ikasteak bere estrategiak ditu, irakatsi estrategia horiek. Behar izatekotan laguntza eskatu eskolan, tutoreari edota orientatzaileari.

  11. Ikasteko momentu konkretuan. • Ikasteko gela bat izan behar du. Beti gela berean, isiltasuna behar da eta arreta galtzeko arriskua duten jostailu edo dena delakoak baztertu. • Ikasteko ordutegi finkoa ezarri eta egunero zerbait egin behar da. Adibidez, arratsaldero 17:00etatik 18:30etara. • Ikasteko denbora ordu eta erdikoa izango da, kasuak kasu. Hamar minutuko bi atsedenaldiekin. • Ikasteko denbora ez apurtzearren, behar diren gauzen zerrenda egingo dugu ikasten hasi baino lehen. Adibidez, gaur erabili behar dut: Boligrafoa, arkatza, zorroskiloa, kalkulagailua eta hiztegia. • Ikasteko denbora planifikatu behar da. Honako erantzun hauei erantzuna emanez: Zer egin behar dut biharko? Zer da zailagoa? Datorren asteko azterketarako ikasi dut? • Etxeko lanak ez baditu, ikasteko denbora beste ikas ekintzetarako erabiliko dugu. Adibidez, ozen irakurriko dugu liburu bat, gurasoekin interneten informazioa bilatuko dut … • Atsedena hartzeko, jolasteko eta kirolak egiteko denbora utz iezaiozu, oso garrantzitsua da eta.

  12. 6- Erreferentzia bibliografikoak • Marchesi, A(2004). Que sera de nosotros, los malos alumnos. Madrid: Alianza ensayo. • Sandoval,F. Garcia,N. eta Cermeño,F(2010).Triunfar en la escuela. Madrid: La esfera de los libros. • Serrate.R(2009). Guia eficaz para prevenir el fracaso escolar, causas y soluciones. Laberinto.

More Related