400 likes | 497 Views
PHPWebquest bat sortzeko tutoriala. Maite Goñi. Joan helbide honetara: http://www.phpwebquest.org/euskera/. Adi! Lehenik eta behin, zerbitzuan alta eman behar duzu erabiltzaile kontu bat eskatuz. Erabiltzaile izenak edota pasahitzak ez du –ñ hizkia onartzen;
E N D
PHPWebquest bat sortzeko tutoriala Maite Goñi
Joan helbide honetara: http://www.phpwebquest.org/euskera/ Adi! Lehenik eta behin, zerbitzuan alta eman behar duzu erabiltzaile kontu bat eskatuz. Erabiltzaile izenak edota pasahitzak ez du –ñ hizkia onartzen; ezta 10 digitu baino gehiagokoa izatea ere. Kontu berria eskatu ondoren, jo zure korreora baimena jasotzera.
Idatz itzazu erabiltzaile izena eta pasahitza eta sartu. Baimena jaso duzunean, bueltatu hasierako helbidera: http://www.phpwebquest.org/euskera/
Aukera ezberdinak ditugu hemen. Oraingoz, 2. botoia klikatu.
Alda ditzakegun eremuen deskribapena
Paleta bakoitza klikatuz, txantiloiaren koloreak alda ditzakezu (irekiko den leihatilan gustuko duzun kolorea hautatu besterik ez duzu).
Orain arteko aldaketak ikusi nahi badituzu, aurreikusi klikatu.
Aurreikuspena beste leiho batean irekitzen da. Aldaketak ikusi eta itxi leiho hau aurrekora itzultzeko.
Ez badituzu gustuko egindako aldaketak eta lehenetsitako ezarpenetara itzuli nahi baduzu, klikatu berrezarri. Aldaketa guztiak gustuko dituzunean, bidali.
Txantiloiko irudia aldatu eta nahi duzuna ipintzeko, examinar klikatu eta zure ordenagailuko irudi bat hautatu.
Testu editorea erabiliz, idatz ezazu zure sarrera orriko testua. Irudiak, flash artxiboak eta estekak, besteak beste, sar ditzakezu. Amaitzen duzunean bidali klikatu.
Testu editoreak aukera ugari eskaintzen dizkigu. Gehientsuenak word-en antzekoak dira. Horregatik hiru baino ez ditugu aipatuko: irudiak eta flashak txertatu eta estekak ipini. Irudi bat txertatzeko egin klik hemen.
Irudiaren URL edo helbidea badaukazu, hemen idatzi (http://...) Zure ordenagailuan duzun irudia igotzeko, berriz, egin klik hemen.
Leiho hau irekiko zaizu. Arakatu, zure ordenagailuko irudia hautatu eta cargar klikatu.
Esteka bat ipintzeko: • hautatu estekatu nahi duzun testua • klikatu hemen
Idatzi hemen estekaren URL edo helbidea. Ad. http://www.euskaljakintza.com Idatzi hemen estekaren izenburua Amaitzeko, klikatu insertar.
Klikatu irudi honen gainean eta argazkiak igotzeko eman ditugun urrats berberak eman. Flash artxiboa igo ondoren, Insertar klikatu.
Bestelakoak txertatzeko (bideoak, ariketak, aurkezpenak…) egin klik HTML botoiaren gainean:
HTML kode editorea zabalduko zaizu. Itsatsi hemen beste gunetatik lortutako kodea (Youtube, Slideshare, Scribd…) Txertatzen duzunean, Actualizar sakatu.
Testu, irudi, bideo, esteka edo nahi duzuna txertatu ondoren, orria osatutzat jotzen duzunean, klikatu bidali.
1 Sarrera orria gordeta dago datu-basean. Bi aukera dituzu orain: 2 • Hurrengo orriekin jarraitu • Aplikaziotik atera eta beste batean osatu. 1 Sarrera orria gordeta dago datu-basean. Bi aukera dituzu orain: 2 • Hurrengo orriekin jarraitu • Aplikaziotik atera eta beste batean osatu.
Hurrengo orriarekin jarraitzen baduzu, aurrekoan egin duzun berbera egin beharko duzu. 1 Irudia sartu 3 2 Bidali klikatu Testua idatzi
Datu-basean gordeta daude Osatzeke gelditzen dira. Klikatu osatu nahi duzun orriaren gainean edo aplikaziotik irten eta beste baterako utzi.
Orri honetanlanketarako interesgarriak iruditzen zaizkigun estekak zuzenean sartu ahal izango ditugu.
2 1 Estekatu nahi dugun gunearen izena edo deskribapen laburra idatzi Helbidea sartzeko eremua (http:// jarri) 3
Orain arte sortutakoa ikusi nahi baduzu, klikatu menu usuario.
Jada sortuak dituzun orrietan aldaketak egiteko, klikatu editatu.
Osatu edo editatu aukerak hautatzean, beti orri honetara joango gara. Osatu edo editatu ahal izateko, lehendabizi bidali botoia sakatu (beti egin behar da).
Osatua Osatu gabe
1 2 1
1 Webquestaren atal guztiak sortu ditugu. Hemendik aurrera, aldaketak egiteko, orri nagusian editatu aukera hautatu beharko dugu. 1 1 Webquestaren atal guztiak sortu ditugu. Hemendik aurrera, aldaketak egiteko, orri nagusian editatu aukera hautatu beharko dugu. Webquestaren atal guztiak sortu ditugu. Hemendik aurrera, aldaketak egiteko, orri nagusian editatu aukera hautatu beharko dugu. 2 • Sortutakoa ikusteko: • Lehen aipatu dugun bezala, orri nagusira joan (menu usuario-tik) edo • Esteka klikatu. 2 2 • Sortutakoa ikusteko: • Lehen aipatu dugun bezala, orri nagusira joan (menu usuario-tik) edo • Esteka klikatu.
PHPWebquest batsortu duzu… ZORIONAK!! Maite Goñi