190 likes | 578 Views
Urumea ibaia. KOKATZEN. Urumea Goizuetako Ezkurra mendatean jaio eta Donostian itsasoratzen den ibaia da. 46 km luze da eta ibaiadar nagusienak Elama, Añarbe eta Landerbaso dira. Urumearen arroak 192km² ditu (gutxi gorabehera 200.000 biztanle) eta batezbesteko emaria 10 m3/s da.
E N D
KOKATZEN Urumea Goizuetako Ezkurra mendatean jaio eta Donostian itsasoratzen den ibaia da. 46 km luze da eta ibaiadar nagusienak Elama, Añarbe eta Landerbaso dira. Urumearen arroak 192km² ditu (gutxi gorabehera 200.000 biztanle) eta batezbesteko emaria 10 m3/s da. Goizueta, Arano, Hernani, Astigarraga eta Donostia zeharkatzen ditu.
Urumea Donostian • Antzina, Donostia inguruan Urumea ibaiak Zurriola izena zuen. Egungo Salamanca pasealeku aldean zegoen Donostia zaharreko auzo historikoak izen hori zeukan. Auzo hori desagertzean, udalbatzak ibaiaz bestaldeko hondartza hartara deitzea erabaki zuen, izena gal ez zedin. • Zazpi zubik zeharkatzen dute: • Loiolako zubia (Loiola auzoa kuartelekin lotzen du). • Egiako zubia (leku berean, A8 autobidearen zubi-bidea). • Burdinazko zubia (trenaren zubia, Madril - Paris linea). • Errealaren zubia (leku berean, autoen pasabidea). • Agirre Lehendakaria zubia (Amara Plaza hotelaren parean). • Mundaitz zubia (urre kolorekoa, amarako parkea eta Mundaitz lotzen ditu). • Maria Kristina zubia (Erdigunea tren geltokiarekin lotzen duena, lau erpinetan pabiloi zaldidunez apaindua). • Santa Katalina zubia (zaharrena eta antzinako zurezko zubiaren kokalekuan, Pariserako bidea baitzen). • Zurriola edo Kursaal zubia (itsasoarekin mugan, kaleargi erraldoiez apainduta).
ERABILERA • Urumea ibaia aisialdirako erabiltzen da: kirola egiteko (arrauna, piraguismoa, arrantza...), bainatzeko... • Urumea ibaia elektrizitatea lortzeko erabiltzen da. • Industria ugari dago bere ertzetan, Hernani inguruan nagusiki. • Urumea ibaiaren inguruan nekazaritza ere badago. • Urumeako urak ibarretako herriak urez hornitzeko erabiltzen da. Añarbeko urtegia sortu du gizakiak ibaiaren goiburuan.
ERALDAKETAK • Garai batean urpean geratzen ziren Amarak auzoko, Gros, Loiolako Erriberak eta Erdiguneko hainbat zati Urumeako uren azpian geratzen ziren itsasgora zegoenean. Gerora, Urumeari lurra irabazi diogu ormekin. • Gaur egun: • Industria eta auzune ugari dago Urumearen erdi ibilguan. • Loiolako Erriberetatik hasita Urumearen itsasoratzea arte, ormek gidatzen dute ibaia. • Añorgako urtegia ere ez da bakarrik sortu, gizakiak egin du eta Urumeako goi ibilguan dagoen Gipuzkoako urtegia da.
ARRAINAK Amuarraina • Amuarraina • Aingirak • Kolaka • Izokin atlantikoa • Ezkailua • Mazkar arantza-gabea Izokin atlantikoa Mazkar arantza-gabea
HEGAZTIAK • Kukua • Txantxangorria • Martin arrantzalea • Buztanikara horia • Kaioak • Buztanikara zuria • Urretxoria • Ahateak • Oka • Txepetxa • Amiltxoria • Belabeltza • Txinboa • Txinbo kaskabeltza • Txolarrea • Erraulia Kukua Martin arrantzalea Txinbo kaskabeltza
UGAZTUNAK • Trikua • Untxia • Arratoia Trikua Untxia
LANDARETZA • Hasierako zatian, Urumea toki malkartsuetatik igarotzen da. Horrek ibaiaren ertzean herriak edo industria kokatzea eragotzi du, eta horregatik , nahiko ondo mantentzen du berezko landaretza. • Hainbat landare mota aurki ditzakegu , horien artean: • Artea • Erramua • Zurzuria • Sahatsa • Sasia
KUTSADURA Garai okerragoak izan omen ditu Urumeak. Gaur egun ibaiaren egoera nahiko ona da. Baina gizakion eragina nabarmena da zenbaitetan ibaiaren ertzean edota itsasbeheran utzitako zaborrak agerian geratzen direnean.
URAREN KALITATEA Irteera eguna: 2013ko apirilaren 23 Lekua: Loiola auzoa, Urki Arraun taldeko egoitza parean.
ONDORIOAK Loiola auzoaren parean egin dugu uraren analisia. Lortutako emaitzen uraren kalitatea ona dela adierazi digute, nahiz eta zalantzazkoa den disolbatutako oxigeno kopuruari dagokionez. Inguruan ahateak ikusi genuen, arrairik ez une hartan. Azkenik, gizakiaren eraginari dagokionez, gainetik pasatzen den errepidearen zutabeek eta Loiola eta Egia lotzen dituen zubiak paisaia itsusten duela esan dezakegu, baita ibaiaren ertzean hainbat zabor arrasto ikusi genuela, baina gutxi. Oro har, gizakiaren inpaktua begi-bistakoa bada ere, hiriko gune atsegina da eta ez oso kutsatua.