100 likes | 237 Views
URTEAN ZEHAR 2. domeka. SALMOA (39). Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan. Itxaron dot Jaunagan, itxaron, makurtu jat eta entzun dau nire oihua. Ahoan eresi barri bat ipini deust, gure Jainkoarentzat gorespen. Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan. Hemen nozu, Jauna,
E N D
URTEAN ZEHAR 2. domeka
SALMOA (39) Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan.
Itxaron dot Jaunagan, itxaron, makurtu jat eta entzun dau nire oihua. Ahoan eresi barri bat ipini deust, gure Jainkoarentzat gorespen. Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan.
Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan. Opari eta eskeintzarik ez dozu nahi izan, baina belarriak edegi deustazuz; erre-opari eta hoben-oparirik ez dozu eskatu, eta orduan esan dot nik: «Hemen nozu».
Liburuan nitaz hau dago idatzia: egin dagidala zure nahia. Ene Jainko, gogoko jat hori, eta bihotz-maminean daukat zure legea. Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan.
Iragarri dot batzar nagusian zure salbamena, ezpanik ez dot itxi, badakizu, Jauna. Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan.
ALELUIA Berbea haragi egin zan, eta geure artean jarri eban bizilekua. Onartu eben guztiei, Jaungoikoaren seme izateko eskubidea emon eutsen.
EBANJELIOA ”Hona hemen Jaungoikoaren Bildotsa, hona munduko pekatua kentzen dauana”
”Nik ikusi dot, eta autortu ere autortzen dot: Hauxe dala Jaungoikoaren Semea”